Amaitzen ari den 2020 urtea erabat ezohikoa eta zaila izan da gauza askoren artean, kirolean ere. Aurreko denboraldi amaieran espero ez genituen albiste bidegabeak tarteko, duela hilabete pasatxo Madrilen maila errekuperatzeko aukera izan zuen Hernani Club Rugby Elkarteak. Helburua lortu ez bazen ere, Ohorezko B Maila hasi zenetik harrobiko gazteak hazten jarraitzen dute taldeko beteranoen laguntzapean. Emaitzei dagokionez, 2020-2021 denboraldiak ez du inolako kexurik baina orain artekoa alde batera utzi, eta hernaniarrek helburu handiagoak lortu nahi dituzte.
Aste honetan, Uni Bilboren bisita izango da Landaren. Aurreko partidan ikusi zen bezala, zelaia uraren kexu da eta aste honetan ere, zaparrada itzelek busti dute Hernani eta Gipuzkoa. Tamalez, partida honetan ere zaletuek ezingo dute instalakuntztara sartu COVID 19aren ondorioz ezarri diren neurriak direla medio eta momentu zail hauetan ere taldea eta kluba laguntzen diharduten guztien presentzia nabaria da zelaian.
Partida arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta beti bezala hernanirugby.eus/zuzenean edota gure YouTubeko kanalean ikusi daiteke zuzen zuzenean. Mikel Imaz, Mattin Collado edota Franco Di Filippo izango dira aste honetako baja nagusiak gai desberdinak tarteko. Hurrengo astean, 2020 urtea Zarautzen amaituko dute, lanak oso ondo egiten ari den talde gipuzkoarraren aurka.
0 comentarios