Lehen jardunaldiko atzeratutako partida, igandean

2020, Dic 4

Denboraldi ezohiko honen hasiera aurrera doan honetan, egutegiko atseden astea aprobetxatuko du Hernani Club Rugby Elkarteak lehen jardunaldiko atzeratutako partida berreskuratzeko. Igandean, igo berria den Club Rugby Ferrol taldea izango da Landaren, eguerdiko 12:00etan jokatuko den partidan. Etxeko taldeak orain arte jokoan zeuden puntu eta garaipen guztiak eskuratu ditu eta helburuak betetzen jarraitzeko, beste horrenbeste egin nahi dute igandean. La Unica, Eibar RT eta Gaztedi RT izan dira orain arteko aurkariak eta lortutako 15 puntu horiei esker, bigarren sailkatua da Hernani CRE.

 

CR Ferrol bestalde, igo berria den taldea da eta 3 partida jokatuta 6. postuan daude galiziarrak. Uribealdea eta Eibarren aurkako garipenek arnasa hartzeko aukera eman die baina duela bi aste Euskal Herrira egin zuten bisitan berriz, emaitza gogorra lortu zuten Uni Bilboren aurka erraz galdu ondoren. Igandean ere ez dituzte lan errazak izango, hernaniko taldea konfiantzaz lepo dago eta errugbian dituzten trebetasunak erakusten jarraitzeko asmoa dute.

 

Gazteentzako aproposa den urte honetan, Patrick Polidori entrenatzaileak aurreko asteetako deialdi berdintsua errepikatu du. Hona hemen iganderako deituta dauden jokalarien zerrenda:

 

  • ENEKO NORIEGA
  • UGAITZ OTAÑO
  • BEÑAT IRADI
  • ADRIAN SANCHEZ
  • XABIER LUKAS
  • ASIER ARRONATEGI
  • XABIER GARMENDIA
  • IÑAKI OTAEGI
  • EKAIN PERERA
  • KEPA MIJANGOS
  • DAVID PELAZ
  • MIKEL PEREZ
  • PELLO PEREZ
  • MARTXEL ARAMENDI
  • ENEKO GARCIA
  • FRANCO DI FILIPPO
  • MATTIN COLLADO
  • IGOR ETXEBERRIA
  • SANTI MUÑOZ
  • MIKEL BIDEGARAY
  • OIER LASKURAIN
  • GORKA DEL VALLE
  • ANARTZ ELOSEGI

 

 

PARTIDA ZUZENEAN IKUSTEKO ESKETA:  hernanirugby.eus/eu/zuzenean

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...