Lehen itzulia estatistiketan

2021, Mar 3

Bigarren itzulia hastekoa den aste honetan, lehen hamaika partidetako zenbakiak atera nahi izan ditugu. Hernani Club Rugby Elkartea Ohorezko B Mailara bueltatu da 9 urte beranduago eta guztira 880 minutu jokatu ditu lehen itzuli honetan. Minutu horietan, talde gipuzkoarrak 75 entsegu lortu ditu, hau da, 11 minuturo baloia marraz bestaldean uztea lortu du. 

 

Entsegu horien artean, taldean bost urte daramatzan Mikel Bidegaray lapurtarra da entsegu gehien lortu dituen jokalaria, 10 hain zuzen. Ondoren, Anartz Elosegi dago 7rekin eta Mikel Perez 6rekin. Jose Luciano Abecia, Eneko Noriega eta Beñat Ariceta daude jarraian bakoitza 5 entsegu lortuta. Gainera, marka honekin, Hernani Club Rugby Elkartea Ohorezko B Mailako hiru taldeak kontuan hartuta, entsegu gehien egin dituen hirugarren taldea da, bigarren taldea entsegu bakarrera duelarik. 

 

Entseguak lortu ondoren ere Urumea bailarako taldea oso fin aritu da ostikoarekin. Jakina da Anartz Elosegik abilezia handia duela jaurtiketetan baina aipatu beharra dugu taldeak hankarekin lortu dituen 113 puntuetatik, 98 hernaniarraren lana izan direla. Eraginkortasun aparta.

 

Hasieran esan bezala, itzuli honetan 880 minutu jokatu dira eta Hernani Club Rugby Elkarteko Mikel Perez jokalariak jokatu diren minutu guztietan presente egon da, %100na jokatu du. Zerrenda horretan bigarren postuan da Mikel Bidegaray. «Mixuk» 798 minutu jokatu ditu, jokatu diren minutuen %90,7a. Amaitzeko, Jose Luciano Abecia da minutu gehien jokatu dituen jokalaria. Cacereseko bigarren lerroak minutu guztiak jokatuak zituen duela bi aste belauneko arazoekin hasi zen arte. Hala ere, zerrendan hirugarrena da 679 minutu jokatuta.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...