Lehen Euskal Ligak urtarrilean abiatuko dira

2020, Dic 30

Emakumezkoen XV eta VII eta gizonezkoen lehen mailako Euskal Ligak izango dira lehenak hasten eta urtarrilaren hasieran hasiko dituzte beren txapelketak. Emakumezkoak zehazki 17ko asteburuan eta gizonezkoen berriz, 10ekoan.

Emakumezkoen kasuan, Hernani Club Rugby Elkarteak errugbi VIIan jokatuko du 2020-2021 denboraldia beste 6 talderekin batera. Liga txapelketa sei topaketetan antolatuta egongo da eta partidak 10 minutukoak izango dira, 5 minutuko bi zatirekin atsedenaldirako 2 minutu edukiz.

 

 

 

Gizonezkoen Euskal Ligako lehen mailaren kasuan, Atletico SS-Hernani CRE taldeak urtarrilaren 10eko asteburuan hasiko du txapelketa Gernika Rugby Taldearen bigarren taldearen aurkako partidarekin. Kasu honetan, errugbi XVeko konpetizioa izango da itzuli bateko ligarekin. Bigarren itzulia berriz, lehen postuan sailkatutako lehen 5 taldeen artean izango da eta berdin azken 4 postuetako taldeekin. Hori horrela, Ohorezko B Mailara igotzeko aukera bakarrik lehen itzulia aurreneko bost postuetan sailkatzen diren taldeek izango dute.

 

 

 

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...