Ohorezko Mailara igotzeko PlayOffa jokatuko dugu!

2020, Oct 19

  • Hernani Club Rugby Elkarteak hurrengo asteburuan jokatuko du Ohorezko Mailan jokatzeko kanporaketa Les Abelles taldearen aurka.
  • Partida erabakiorra Zaragozan jokatuko da igande honetan, hilak 25 eguerdiko 13:00etan.

Hernani Club Rugby Elkarteak Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketa jokatzea erabaki du. Klubean, jokalariengan eta oro har elkarte guztia inguratzen duen alderdietan pentsatuta hartutako erabakia izan da.

 

Ohorezko Mailara itzultzeko partida igande honetan jokatuko da Zaragozan, Les Abelles talde balentziarraren aurka. Aurreko denboraldiko Ohorezko B Mailako B taldeko irabazleak dira eta lehia polita espero da iganderako. Saria handia da, eta irabaziz gero bi aste barru berriro ere maila gorenera itzuliko litzake Hernani.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...