Hirugarren garaipena poltsikoratuta

2020, Dic 1

  • Hernani Club Rugby Elkarteak garaipena eskuratuta itzuli da Gaztediren aurkako partidatik. 14-38ko emaitzarekin, gipuzkoarrek beste bost puntu bildu dituzte.

 

Hernani Club Rugby Elkarteak igandean jokatu zuen 4. jardunaldiko partida eta aurreko asteetan bezala, 5 puntuak poltsikoratzea lortu zuten Polidoriren mutilek. Partidan gogorra izan zen taldeeko gazteen protagonismoarekin. Asier Arronategi eta Eñaut Gorostidi hasierarik aritu ziren lehen lerroaan eta erdian Martxel Aramendi eta Eneko Garciak berriro ere hasieratik jokatu zuten.

 

Partidaren lehen minutuak gogorrak izan ziren. Bi taldean indartsu ekin zioten partidari eta indar handiko minutuak ikusi ziren Gamarra zelaian. Hala ere, hernanirrek ondo aprobetxatu izan ohi dituzte 22baruko touchak eta horietako alboko sake bat baliatuz, Santi Muñozek goizeko lehen entsegua lortu zuen. Lehen 40 minutuen ondoren, 0-19ko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira.

 

Bigarren zatia antzerakoa izan zen. Aldaketek aire freskoa eman zioten jokoari eta Hernani apurka apurka bere jokoa egin zuen. Besteetan baina lan handiagoarekin eraman zuten baloia hegaletara eta erdilariek izan zituzten entseguak egiteko aukera. Adibidez, Franco Di Filippo jokalariak sartu eta berehala egin zuen entsegua, aurkaria engainatuz barruraino sartzeko. Amaieran, 14 eta 38ko emaitzarekin sailkapeneko gorengo aldean jarraitzen du Hernanik.

 

Hurrengo astean, atseden astea jarrita dago egutegi ofizialean baina talde gipuzkoarrak C.R. Ferrol taldearen aurkako atzeratutako partida jokatzeko aprobetxatuko da. Partida, igandean eguerdiko 12:00etan izango da.

 

 

 

MARKAGAILUA:

0-7 (Min 7): Santi Muñozen entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

0-12 (Min 15): Jose Luciano Abeciaren entsegua (Hernani CRE)

0-19 (Min 28): Igor Etxeberriaren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

7-19 (Min 47): Josu Carrilloren entsegua eta Winrey Duwayne Stoffelsen transformazioa (Gaztedi R.T.)

7-24 (Min 53): Mikel Imazen entsegua (Hernani CRE)

7-31 (Min 60): Gorka Del Valleren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

14-26 (Min 67): Winrey Duwayne Stoffelsen entsegua eta transformazioa (Gaztedi R.T.)

14-38 (Min 69): Franco Di Filipporen entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

AMAIERA: 14-38

 

SAILKAPENA

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...