Hiru taldeek zita larunbatean

2021, Ene 14

Urtarrilak 16 beteta dator Hernani Club Rugby Elkartearentzat. Ohorezko B Mailan diarduen taldea Asturiaseko Aviles herrira egindo du bidaia liga txapelketako 8. partida jokatzeko. Polidoriren mutilek hirugarren sailkatuari egingo diote bisita baja askorekin. Partida gogorra espero da eta gainera, denboraldiko lehen partida izango da publikoarekin. Asturiaseko Printzerriko agintariek, publikoaren sarrera mugatua baimentzen dute eta hori dela eta, larunbatean arratsaldeko 16:30etan hasiko den partidak 300 ikusle izateko aukera du. Taldea dinamika ederrean sartua da eta lidertza mantentzen saiatuko dira.

 

Egun eta ordu berean, Atletico SS/Hernani CRE taldeak debuta egingo du Euskal Ligan. Lehen jardunaldia atzeratu beharra izan zuten baina badakigu urtarrilaren 23an berreskuratuko dutela lehen partida hori. Bien bitartean, larunbateko eta 2.jardunaldiari dagokion partida Iruneko Txingudi RC taldearen aurka jokatuko dute Plaiaundi zelaian. Lehen maila honetan, beste zortzi taldek parte hartzen dute eta bi itzuliko sisteman jokatuko dute.

 

Amaitzeko, emakumezkoen rugby VII txapelketak ere haste honetan abiatuko dira. Zehazki, larunbatean arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Lehen topaketa honetan, Hernani CRE, Ordizia KE eta La Unica RT taldeak ariko dira Landareko zelaietan. 5 minutuko bi zati izango dituzten partidak jokatuko dituzte denak denen aurka eta partida guztiak ateak itxita jokatuko dira.

 

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...