Garaipen garrantzitsua Landaren

2021, Ene 31

  • Donostiarren aurkako derbia hernaniarrentzat izan zen 15 eta 11ko emaitzarekin. Partida bizia eta orekatua izan zen baina trikoloreek garaipena eta lau puntuak etxean geratzea lortu zuten.

 

Hernani Club Rugby Elkarteak garaipenaren bidera bueltatu da Bera Bera RT aurkari zuzenari Landaren irabazi ondoren. Lau puntuak etxean geratu ziren partida bizi baten ondoren eta horrela, Hernanik bigarren postua mantenduko du gutxienez lehen itzulia amaitzean. Talde donostiarra hirugarren da sailkapenean eta atzeratutako partidak baditu ere, bigarren itzulian lehen sei onenen artean egondo dela ematen du. Landareko partidatik defentsako puntua eraman zuten. 

 

10. jardunaldiko partida duela 7 egunetakoaren antzera hasi zen. Hasierako minutuetan Hernanik atzealdean akatsak egin zituen eta horiei esker, donostiarrak 0-6 aurreratu ziren markagailuan. Adrian Ariasek eduki zituen bi zigor kolpeak makilen artean pasa zituen. Ondoren, 15. minututik aurrera Polidoriren mutilek abiadura sartu zioten partidari eta etxekoen entseguak iritsi ziren. Landare-Tokiko udal zelaia jokatzeko zaila bazegoen ere azken egunetan egin duen euria medio, fase desberdinetan baloia mugituz Martxel Aramendi eta Eneko Noriegaren entseguak heldu ziren.

 

Bigarren zatiko aldaketek aire freskoa ekarri zioten jokoari. Hala ere, bigarren 40 minutuetan puntuei dagokionez zigor kolpe bakarra egon zen eta etxekoek 3 puntu gehiago eskuratu zituzten. Azkenean, 15 eta 11ko emaitzarekin amaitu zen partida eta garaipeneko lau puntuak Hernaniren sailkapenera igo ziren. Puntu hauekin, HCRE bigarren da sailkapenean 43 punturekin, lau gehiagorekin da Bizkaia Gernika lehen postuan.

 

Urtarrileko lau partiden ondoren, lehen taldeak bi astek atsedena izango du liga txapelketari dagokionez. Otsailaren 21eko asteburuan Galiziara bidaiatuko du Ourense RC taldearen aurka lehen itzulia amaitzeko. Ondoren, 5 partidako bigarren itzulia etorriko da martxoan eta apirilean. 

 

 

 

MARKAGAILUA:

0-3 (Min 2): Adrian Ariasen zigor kolpea (Bera Bera RT)

0-6 (Min 15): Adrian Ariasen zigor kolpea (Bera Bera RT)

5-6 (Min 19): Martxel Aramendiren entsegua (Hernani CRE)

12-6 (Min 26): Eneko Noriegaren entsegua eta Santi Muñozen jaurtiketa (Hernani CRE)

12-11 (Min 29): Unai Bayonen entsegua (Bera Bera RT)

ATSEDENALDIA

15-11 (Min 49): Santi Muñozen zigor kolpea (Hernani CRE)

AMAIERA: 15-11

SAILKAPENA

 

10. jardunaldiko laburpen bideoa.

 

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...