Galiziara bisita

2021, Feb 18

Denboraldiko lehen itzulia amaitzeko, Hernani Club Rugby Elkarteak Ourense Rugby Club taldeari egingo dio bisita igandean eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bigarren itzulirako talde gipuzkoarrak badu sei onenen arteak gordeta postua duela jardunaldi batzuetatik, baina puntuak biltzea garrantzitsua da. Aurkari oso gogorra espero du Hernanik aurrean. Azken erreferentzia Gernika eta Ourenseren arteko partida da eta Galiziarren lan bikaina egin zuten Urbietan defentsako puntua lortzeraino.

 

Patrick Polidori entrenatzaileak jokalari gehienak izango ditu prest partidarako. Berritasunen artean, Pello Perez hernaniarra izango da. Zarautzen aurkako partidan zuntz hautsura jasan ondoren, jokalaria prest dago minutu batzuk jokatu eta lerrora itzultzeko. Bestalde, Abecia eta Gorrotxategi baja izango dira lehen itzuli amaiera honetan.

 

Martxoaren 6-7ko asteburuan hasiko den bigarren itzulia, ohi baino laburragoa izango da. Ohorezko B Mailako A multzoko 12 talderen aurka berriro jokatu ordez, lehen 6 sailkatuen artean jokatuko du Hernanik itzulerako buelta. Orain arte, lehen sei sailkatuen artean Gernikak, Gaztedik, Bera Berak eta Belenosek eskuratu dute sei onenen artean egoteko txartela. Itzuli hori, martxoan eta apirilean jokatuko da.

 

Taldea, larunbata goizean aterako da Galizia aldera partida aurretik bertan entrenatu eta gaua pasa ahal izateko. Igandean 12:00etatik aurrera hurrengo estekean partida zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

 

https://www.youtube.com/watch?v=6sHvHCzxkN4&feature=youtu.be

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...