Estreinaldi bikaina Landaren!

2020, Nov 23

90 eta 19ko emaitzarekin menderatu du Hernanik Eibar Landareko lehen partidan

 

Aurreko asteko atsedenaldiaren ondoren, Hernani Club Rugby Elkarteak berriro hartu du liga txapelketako ibilbidea, kasu honetan, 2020-2021 denboraldiko lehen partida izan du Landareko zelaian eta lehen minututik hartu du mendean Eibar Taldea. Iruñeako partidan bezala, bigarren minutuan iritsi da lehen entsegua. Beñat Ariceta gazteak lortu du arratsaldeko lehena, etxekoek guztira 14 entsegu egin dituzten partidan.

Lehen 10 minutuak bikainak izan dira hernaniarrentzat. 13. minutuan Eneko Noriegak lortu duen entseguarekin 19 eta 0 jarri dira aurretik Polidoriren mutilak eta ez dira inondik inora erlaxatu. Lerroketari dagokionez, Eneko Garciak berriro ere titularitza errepikatu du partida sendoa eginez eta gainera, Asier Arronategi gernikarrak debuta egin du lehen taldearekin.

Bigarren zatia ere antzerakoa izan da. 47 eta 12ko emaitza oraindik eta handiagotu egin dute Hernani Club Rugby Elkarteko mutilek baloia ondo mugituz eta jokoa hegaletara eramanez. Hori dela eta, bai Mikel Bidegarayren eta Beñat Aricetaren lanak presentzia handia izan du. Baionarrak 3 entsegurekin amaitu du partida.

Hurrengo astean lehen taldea Gasteiz hiriburua egingo du bidaia. Bertan, garaipena eskuratzetik datorren Gaztedi Rugby Taldea izango dute aurkari.

 

 

 

Markagailua:

5-0 (Min 2): Beñat Aricetaren entsegua (Hernani CRE)

12-0 (Min 5): Franco Di Filipporen entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

19-0 (Min 13): Eneko Noriegaren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

26-0 (Min 15): Mikel Imazen entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

33-0 (Min 18): Franco Di Filiporren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

40-0 (Min 25): Mikel Bidegarayren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

40-5 (Min 29): Gradyn Robert Anton Bowden entsegua (Eibar Rugby)

47-5 (Min 34): Igor Etxeberriaren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

47-12 (Min 40): Gaston Ibarbururen entsegua eta Bowden transformazioa (Eibar Rugby)

ATSEDENALDIA

54-12 (Min 44): Beñat Aricetaren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

61-12 (Min 54): Anartz Elosegiren entsegua eta transformazioa (Hernani CRE)

66-12 (Min 65): Mikel Bidegarayren entsegua (Hernani CRE)

73-12 (Min 69): Martxel Aramendiren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

80-12 (Min 71): Mikel Bidegarayren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

80-19 (Min 74): Gradyn Bowden entsegua eta transformazioa (Eibar Rugby CRE)

85-19 (Min 77): Kepa Mijangosen entsegua (Hernani CRE)

90-19 (Min 80): Anartz Elosegiren entsegua (Hernani CRE)

AMAIERA: 90-19

 

SAILKAPENA

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...