Defentsako puntua eskuratuta liderraren etxean

2021, Mar 22

  • Azken minutuen alde egin zion berdinketak Hernaniri Gernika liderraren etxean, 25-22

 

Hernani Club Rugby Elkarteak ezin izan zuen garaipena eskuratu Gernika Rugby Taldearen zelaian. Defentsako bonusa eskuratu zuten Polidoriren mutilek partida aparta egin ondoren. Trikoloreek aurpegia erakutsi zuten 80 minutuetan baina partida amaitzear zegoela Sibayonga Masukuk sartutako zigor kolpeak garaipena eman zien bizkaitarrei. Emaitza honekin, denfentsako bonusa eskuratu zuen Hernanik eta bigarren da 26 punturekin.

 

Denboraldi honetako partida gogorrenetako bati ederki erantzun zion Hernanik igandean. Lehen minututik aurre egin zion Gernikari eta zen inongo momentuan kikildu. Bizkaitarrak izan ziren lehenak markagailuan puntuak gehitzen 5. minutuan lortutako entseguarekin. Ondoren, bi taldeek eskuratu zuten zigor kolpe bana. Esan beharra dago trikoloreek izan zutela jokoaren nagusitasuna baloia behin eta berriz jokatuz baina Gernikak, markagailuari eutsi zion uztartzeetan aurrelariekin indartsu sartuz.

 

Bigarren zatian, jokoa oraindik eta azkarragoa izan zen. Hernanik egin zuen partidako jokaldia nagusia. Gipuzkoarrek 22 barruan baloia hartu eta hiruzpalau pase emanez Anartz Elosegik bikain alde egin zuen aurkariez eta hegalean zegoen Aimar Gorrotxategi gazteak duen abiadurarekin entsegua lerroraino joan eta bost puntuak lortu zituen. Lasterkaldi luzeak bere saria izan zuen.

 

Partida amaitzeko zorian zegoela 22nako berdinketarekin, epaileak Gernikaren aldeko zigor kolpea adierazi zuen zelai erdiaz harago eta Sibayonga Masuku hego afrikarrak bere zelaitik baloia zutoinen beste aldean pasarazi zuen altuera handiarekin. Ostiko horren ostean, Hernanik baloia jokoan jarri zuen baina Masukuk berak bloia hartu eta kanpora bota zuenean 25 eta 22ko emaitzarekin, epaileak partida amaitutzat eman zuen.

 

Igande honetan, hilak 28, Gaztedi talde arabarra izango da Landare-Tokiko instalazioetan. Partida handiak egitetik datoz gasteiztarrak eta hasiera batean joaneko partida baina orekatuagoa espero da. Trikoloreek puntu bat gehiago eskuratu behar dute PlayOffak ziurtatzeko. Hala balitz, datorren apirilaren 25ean hasiko den igoera fasean Hernanik bere tokia izango luke.

 

Aipatu ere, Hernani Club Rugby Elkarteko 16 urtez azpiko taldeak larunbatean lagunartekoa jokatu zuela Altamiran Labe Lan Ordiziaren aurka eta 22 eta 19ko emaitzarekin goierritarrak izan ziren nagusi.

 

 

MARKAGAILUA:

5-0 (Min 5): Albertus De Boden entsegua (Bizkaia Gernika RT)

8-0 (Min 13): Siyabonga Masukuren zigor kolpea (Bizkaia Gernika RT)

8-3 (Min 29): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

15-3 (Min 41): De Boden entsegua eta Masukuten jaurtiketa (Bizkaia Gernika RT)

15-10 (Min 45): Anartz Elosegiren entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)

15-15 (Min 57): Aimar Gorrotxategiren entsegua (Hernani CRE)

22-15 (Min 67): Fagu Malloyren entsegua eta Masukuren jaurtiketa (Bizkaia Gernika RT)

22-22 (Min 75): Mikel Perezen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

25-22 (Min 79): Siyabonga Masukuren zigor kolpea (Bizkaia Gernika RT)

AMAIERA: 25-22

 

SAILKAPENA

 

 

14. jardunaldiko laburpen bideoa.

 

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...