Errugbi eskola, berriro ere bultzatzen

2021, Sep 30

Hernani Club Rugby Elkartearen taldearen apostu sendoa da harrobia eta lan horretan, ostiral honetarako, urriak 1, ate irekien jardunaldia antolatu du Landareko zelaian bertan. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera, M10, M12 eta M14 taldeetan parte hartu eta errugbia probatzeko deia egiten du.

ATE IREKIAK

Noiz? Urriak 1, ostirala

Non? Landare-Toki

Zenentzat? 7 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoentzat

Bestetik, HCRE errugbi eskola asteburu honetan itzuliko da lehiaketara COVID egoeraren ondorioz, urte eta erdi geldirik egon ondoren. Hauek dira talde horien partidak:

M14 – Seven topaketa 

Tokia: Irun, Txingudi

Eguna: Urriak 2, larunbata

14:45 – Eibar B vs HCRE

15:00 – HCRE vs Eibar A

15:30 – Ordizia B vs HCRE

16:00 – Ordizia A vs HCRE

16:15 – Txingudi vs HCRE

M12 (Maila honetan Hernanik bi talde izango ditu)

Tokia: Irun, Txingudi

Eguna: Urriak 3, igandea

10:30 – HCRE A vs HCRE B (2. zelaia)

10:45 – Atletico SS vs HCRE A (2. zelaia)

11:00 – Txingudi vs HCRE A (2. zelaia)

11:00 – HCRE B vs Bera Bera (1. zelaia)

11:15 – Bera Bera vs HCRE A (2. zelaia)

11:15 – Atletico SS vs HCRE B (1. zelaia)

11:30 – Txingudi vs HCRE B (1. zelaia)

M10 

Tokia: Irun, Txingudi

Eguna: Urriak 3, igandea

11:50 – Txingudi vs HCRE/ATLSS

12:16 – HCRE/ATLSS VS Bera Bera

12:29 – Txingudi vs HCRE/ATLSS

12:55 – HCRE/ATLSS vs Bera Bera

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...