Emakumezkoen torneoa, larunbatean

Sanjoanak ondo hasteko larunbatean ekainak 22, zita daukagu rugbizaleok @hernanirugby antolatutako Emakumezkoen I. R7 torneoarekin.

Errugbiko Emakumezkoen torneoa egingo da larunbat honetan, Landaren, 10:00etan hasita. Goizean partiduak jolastuko dira; ondoren bazkaria izango da, eta azkenik, kalejirarekin herrira igoko dira.

Animatu eta etorri gure taldeei babesa ematera