Emakumezkoak bigarren fasean

Landarbaso taldea denboraldiko bigarren fasean murgilduta dago eta larunbat honetan, Gernika taldearen aurka ariko da Landaren.

Argazkia: Nohan Alberdi

Emakumezkoen Landarbaso taldea ligako bigarren fasean sartuta dago. Aste honetan, fase berriko hirugarren jardunaldia jokatuko du eta gainera, Landaren. Bi porrot jasotzetik datorren Gernika Rugby Taldea izango du aurrean eta hori dela eta, partida orekatua espero da. Partida, larunbatean jokatuko da arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Bestetik, bigarren faseko sailkapena ere gure webgunean ikus dezakezue.