Emakumeen topaketa Gernikan

2020-2021 denboraldia aurrera doan einean, Hernani Club Rugby Elkarteko emakume taldeak errugbi VIIko hirugarren topaketa jokatuko du larunbatean Gernikako Urbieta zelaian. Orain arteko partidetan, talde bizkaitarrak ez du jokatzeko aukera izan baina aste honetan, Ordizia RE eta Hernanirekin batera ariko da hiru taldeen arteko triangularrean. Topaketa arratsaldeko 15:30etan hasiko da.