Hernani Club Rugby Elkarteako emakumeen taldeak hamar urte beteko dituen denboraldi honetan, emaitza bikainak lortzen ari direla nabarmendu behar dugu. Ezohiko denboraldia berandu hasi bazen ere, errugbi zazpian bikain moldatu ziren trikoloreak konpetizioaren lehen hilabeteetan. Gainera, otsailaren 13an Gernikan jokatutako triangularra nagusitasunez irabaztea lortu zuten.
Aste bete beranduago, Euskal Errugbi Federazioak (EEF-FVR) antolatutako errugbi XII liga txapelketa hasi zuten eta emaitza bikainak lortuta, lider dira Hernaniko neskak.
Errugbi XIIko Euskal Ligako azken emaitzak:
Ordizia 20 – 47 Hernani CRE (2021-05-02)
Hernani CRE 34 – 00 Domiberia Rioja RC (2021-03-27)
Gernika RT 17 – 44 Hernani CRE (2021-03-14)
Hernani CRE 29 – 14 La Unica RT (2021-02-27)
Lau jardunaldi jokatu ondoren, hernaniarrak eta iruindarrak dira partida gehien jokatu dituzten taldeak eta horrela dago momentu honetan sailkapena:
Taldea | J | I | B | G | TD | P | |
1. | Hernai Club Rugby Elkartea | 4 | 4 | 0 | 0 | 105 | 20 |
2. | Gernika RT | 3 | 2 | 0 | 1 | 35 | 10 |
3. | Durango Nissan Gaursa | 3 | 1 | 0 | 2 | 10 | 6 |
4. | Orkli Ordizia 12 | 2 | 1 | 0 | 1 | -7 | 6 |
5. | Avia Eibar Rugby | 2 | 1 | 0 | 1 | -11 | 6 |
6. | La Unica RT | 4 | 1 | 0 | 3 | -96 | 5 |
7. | Domiberia Rioja RC | 2 | 0 | 0 | 2 | -36 | 1 |
Hona hemen azken partidako zenbait argazki: