2020-2021 denboraldiko hirugarren topaketan Hernani Club Rugby Elkarteko emakume taldea txapeldun atera zen Ordizia RE eta Gernika RTaren arteko torneotik. Bina partida jokatu zituzten bi aurkarien aurka eta guztira bi partida irabazi, bakarra galdu eta beste bat berdindu zuten hernaniarrek. Joko eta emaitza bolada bikainak denboraldiari jarraipena emateko ezin aproposagoak dira. Hemen emaitzak xehatuta:
- GERNIKA RT 20 – 12 ORDIZIA RT
- HERNANI CRE 33 – 10 ORDIZIA RT
- GERNIKA RT 12 – 20 HERNANI CRE
- GERNIKA RT 12 – 22 ORDIZIA RT
- HERNANI CRE 22 – 24 ORDIZIA RT
- GERNIKA RT 7 – 7 HERNANI CRE
Laburpen bideoa: