El Salvadorren bisita

Liga sailkapeneko bigarren taldea hartuko du Hernani CREak larunbatean Landaren.

Larunbat honetan, arratsaldeko 16.00etan, beste partida gogor bat jokatuko du lehen taldeak Landaren. Valladolideko El Salvador talde indartsuaren bisita jasoko du Hernani Club Rugby Elkarteak, sailkapeneko bigarren taldearena hain zuzen. 23 urtez azpiko taldea, berriz, arratsaldeko 14:00 etan jokatuko du gaztelako taldearen aurka.

Momentura arteko emaitzak alde batera uztea da lehen taldearen helburua. Konfiantza berreskuratu nahi dute Polidoriren jokalariek eta horretarako, azken asteetan egiten ari diren joko onari jarraipena emateko asmoarekin zelairatuko dira. Lehen itzulia amaitzeko, Santanderreko Bathco eta Barça Rugbi izango dira hurrengo bi partidetako aurkariak. Kantabrian jokatuko den partidak dagoeneko badu ordua eta data. Abenduaren 8an izango da, eguerdiko 12:00etan San Roman zelaian.