Getxo RT talde indartsuaren aurka iritsi da 21-22 denboraldiko lehen porrota Faduran jokatutako partidan
Hernani Club Rugby Elkarteak liga txapelketa ondo hasi bazuen ere, bigarren jardunaldian ezin izan zuen punturik atera maila galdu berria duen Getxo Rugby Taldearen aurka. Trikoloreek, lehen zatian talde bizkaitarrari ondo erantzun bazioten ere, bigarren zatian aurkaria gehiago izan zen eta markagailuan aldea handitu zen horien bigarren entseguarekin.
Aste honetan, atsedena izango du taldeak Campus Universitario Ourense taldearen bisita jaso aurretik. 3. jardunaldiko partida azaroaren 7an izango da, eguerdiko 11:30etan.



MARKAGAILUA:
3-0 (Min 07): Ander Calvoren zigor kolpea (Getxo RT)
3-0 (Min 12): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)
3-6 (Min 28): Beñat Arizetaren zigor kolpea (Hernani CRE)
10-6 (Min 31): Jert Pieter Cronjeren entsegua eta jaurtiketa (Getxo RT)
13-6 (Min 39): Jert Pieter Cronjeren zigor kolpea (Getxo RT)
13-9 (Min 12): Beñat Arizetaren zigor kolpea (Hernani CRE)
ATSEDENALDIA:
20-9 (Min 57): Gonzalo Perezen entsegua eta Jert Pieter Cronjeren jaurtikea (Getxo RT)
AMAIERA: 20-09
Partida berriro ere ikusteko esteka:
https://ferugby.habitualdata.com/FerGaleria.aspx?idObjeto=5815&tipoObjeto=1