Denboraldia Donostian amaituta

2022, Abr 25

Garaipen berri batekin amaitu du Hernani Club Rugby Elkarteak Ohorezko B Mailan 2021-2022 denboraldia Bera Bera Rugby Taldeari garaituta Kote Olaizola Miniestadioan, 12-31.

Liga txapelketako 20. jardunaldiarekin batera amaitu da 2021-2022 denboraldia, Donostian. AVK Bera Bera izan da Hernani Club Rugby Elkartearen azken aurkaria eta trikoloreek 12 eta 31ko emaitzarekin garaitu zituzten donostiarrak Kote Olaizola zelaian. Emaitza honekin, bigarren itzuliko sailkapenean lehen postuan amaitu dute.

Kote Olaziola Miniestadioan eman dio amaiera HCREak denboraldiari, kasu honetan bisitari bezala jokatzen Bera Bera RTaren aurka. Hainbatetan Donostiara eta Zarautzera etxeko talde bezala joan ondoren, partida nahasi batean garaipen argia lortu zuten Polidorirenek pasaden larunbatean. Epaile nagusiaren lesioa tarteko, ia 30 minutuko geldiunea izan zen bigarren zatia hasi eta minutu gutxira. Hala nola, partidako amaitzeko 15 minuturen faltan, Kepa Mijangosen entseguak erabakita utzi zuen lehia.

Denboraldi honetan talde trikoloreak 19 partida jokatu ditu, bi itzuliak kontatuta. Gipuzkoarrek 15 garaipen eta 4 porrotekin esan diote agur denboraldiari. Lehen itzulia amaitu ondoren, igotzeko aukerak galdu zituen baina era berean maila une guztian zehar izan du ziurtatuta. Hurrengo aurredenboraldia abuztuaren hasierarako iragarrita dago eta liga txapelketaren hasiera berriz, urriko hasieran.

MARKAGAILUA:

5-0 (Min 11): Iñigo Arellanoren entsegua (AVK Bera Bera RT)

5-5 (Min 24): Oier Garmendiaren entsegua (Hernani CRE)

5-12 (Min 34): Oier Garmendiaren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

5-19 (Min 37): Igor Etxeberriaren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

5-26 (Min 43): Oier Garmendiaren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

5-31 (Min 66): Kepa Mijangosen entsegua (Hernani CRE)

12-31 (Min 80): Aitor Argiozarren entsegua eta Adrian Ariasen jaurtiketa (AVK Bera Bera RT)

AMAIERA: 12-31

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...