Cullerara bidaia denboraldi berri bat hasteko

Hernani Club Rugby Elkarteko talde barneratzaileak Culleran izan da 21-22 denboraldia estreinatzen.

HCREko talde barneratzailea urteko bezala Culleran egon da bertako errugbi barneratzaile txapelketan, hain zuzen 4. Festival TRI de Rugby Inclusivo topaketan. Errugbia eta kirolaz gain, beste ekintza batzuetan ere aritu dira, hondartzako ariketak egiten adibidez.

Hernani Club Rugby Elkartearekin batera, Les Abelles talde Valentziarra, URA Almeria, Quijote Rugby Club, Castelldefels Rugby Union Club eta etxeko taldea Rugby Cullera taldeak aritu dira jardunaldietan.

Hona hemen talde barneratzaileko Salva Bengoetxeak bidaian zehar egindako hainbat bideo: