Culleran hasi dute denboraldia

2021, May 25

Hernani Club Rugby Elkarteko talde barneratzaileko jokalariek azken hilabeteetako entrenamendu saioak topaketa eder batean irudikatuta ikusi zituzten aurreko larunbatean Culleran jokatutako hiruko partidan. Emaitza gutxienekoa izan zen jardunaldian, giro ederra eta inklusioaren aldarrikapenak nagusitu ziren El Clan eta Les Abelles taldeekin batera jokatutako lagunartekoetan.

 

 

Hurrengo topaketa, ekainaren 19an izango dute, kasu honetan Landaren. Cullerako taldearen bisita jasoko dute trikoloreek etxean jokatuko den jardunaldian. Datozen egun eta asteetan, jardunaldi horren xehetasun guztiak argituko ditugu.

 

Txapelketako emaitzak:

Cullera vs HERNANI CRE  (7-12)

Les Abelles vs HERNANI CRE (5-7)

 

Asteburuko argazki gehiago hemen azpiko estekean uzten ditugu.

https://photos.app.goo.gl/vnvLGtKoTsbsgUK78

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...