Erasoko puntuarekin konformatu da Hernani
39-25 galdu du Cisnerosen aurka, nahiz eta defentsako bonusa ere gertu izan. Puntu batean aldendu du promozio postua.
HERNANI
2017/12/18 00:00 Astelehena
Urtea porrotarekin amaitu zuen Hernanik, Madrilen. Cisnerosen Central zelai bikainean 39-25 galdu zuen, baina gutxienez erasoko bonusa lortu eta puntuarekin bueltatu ziren etxera. Hala ere, zapore garratz haundiagoa geratu zen gozoa baino, bigarren puntua ere gertu izan baitzuten, baina azkenean ihes egin zien.
Gutxienez, promozio postua puntu bat gehiagora aldendu du Polidoriren taldeak. Orain, La Vila lau puntura dago.
Partidua ezin hobeto hasi zuten hernaniarrek. Lehen minutua bete aurretik Etxeberriak lehen entsegua lortu eta 0-7 aurreratu zen Hernani. Hala ere, pozak ez zuen asko iraun: 13garren minuturako Cisnerosek irauli zuen partidua (14-7). Lehen zatia 28-15 amaitu zen, eta bigarren zatian dena erabakitzeko zegoen. 28-20ra hurbildu zen Hernani, bonusa lortuz, eta garaipenarekin ere amesteko parada egon zen. Azken minutuetan saiatu ziren hernaniarrak gehiago hurbiltzen, nahiz eta aurkariak markagailuan ihes egin azkenean.
Estekak:
noticiasdegipuzkoa.com
ferugby.es
diariovasco.com
Cisneros-Hernani, fotos:alberto.bluemelon