Gizonezkoen lehen eta M23 taldeak, asteburu honetan berrartuko dituzte estatuko ligetako txapelketak eta FERen (Espainiako Errugbi Federazioa) protokoloak ezartzen duen bezala, gaur arratsaldean egin dituzte COVID-19 gaitza antzemateko probak. Froga hauetan 10 positibo berri antzeman dira. Hori horrela, jokalariek positibo eman duten unetik isolatuta daude beren etxeetan, osasun-protokoloak ezartzen duen bezala.
Estatu mailan lehiatzen duen M23 taldeak, bihar larunbata Valladolideko SilverStorm El Salvador Emerging taldearen aurka du partida Pepe Rojon arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Gaurko emaitzak ikusita, partida atzeratzea eskatu dio Hernani Club Rugby Elkarteak Espainiako Errugbi Federazioko Diziplina Batzordeari.