Cominter Tisu, emakumeen taldeko babesle nagusia

Hernani Club Rugby Elkarteko emakumeen taldeak babesle nagusi berria izango du 2021-2022 denboraldian. Egoitzetako bat Hernanin duen Cominter Taldeak babestuko ditu emakume trikoloreak. Bulego nagusiak Bartzelonan baditu ere parpergintzan aritzen den enpresak, Hernaniko Florida Auzoan du egoitzetako bat eta bertan, Tisu paper bobinak, industria handietarako paperak edota garrantzi handiko distribuzio marketarako consumer paperean adituak dira.