CMO Valves eta Garaje Tolosa HCREren babesle nagusiak

Enpresa tolosarrak bigarren urtez jarraian trikoloreen babesle nagusiak izango dira

2022-2023 denboraldiaren hasierarekin batera, Hernani Club Rugby Elkarteak bigarren denboraldiz jarraian CMO Valves eta Garaje Tolosa enpresa tolosarren ezinbesteko laguntza izango du, klubeko babesle nagusiak bilakatuz. Lehen taldeko hainbat jantzietan zein Landare inguruko zenbait esparruetan espazioa izango dute bi babesleek.

CMO Valves balbula estandarrak eta bereziak diseinatu, fabrikatu eta doitzen dituek konpainia da. Bere fabrikazio maila zabalak aplikazio industrial ugari barne hartzea eta fluido mota guztiak kontrolatzea ahalbideratzen dio. 1993. urtean sortu zen eta balbulen diseinuan eta fabrikazio sektorean 40 urte baino gehiagoko esperientzia duten profesionalak ditu.

Garaje Tolosa enpresa berriz, Tolosako Iruñea etorbidean dagoen Ford markak Gipuzkoan duen kontzesionario ofiziala da. 1980. urtean ireki zen eta momentu honetan 600 metro baino gehiagoko auto esposizioa du Forden era guztietako ibilgailuekin. Gainera, plantilla gazte eta eraberritu batekin kontatzen du gaur egun bertatik bertarako zerbitzua emateko.

Hernani Club Rugby Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie bi enpresa tolosarrei beste denboraldi batez Landaren egiten den gazteekiko errugbi sustapen, berdintasun eta euskararekiko kirol proiektua babestu eta hazten laguntzeagatik.