2015/12/14 Astelehena
Cisneros-Hernani, Urumeako Kronikan
Urumeako Kronika
Lehen zatian eutsi, bigarrenean Cisnerosek hautsi
Hernanik 51 (b)-17 galdu zuen atzo Cisnerosen aurka. Atsedenaldira bizirik iritsi ziren, baina aurkariek bigarren zati hasieran erabaki zuten partidua. Bonusa lortzekotan izan ziren trikoloreak.
HERNANI
2015/12/14 00:00 Astelehena
Lehenengo bueltako azken partidua jokatu zuen atzo Hernanik Cisnerosen aurka eta 51 (b)-17 galdu zuen. Atzetik ibili ziren denbora guztian trikoloreak, baina atsedenaldira bizirik iritsi ziren, 17-5, Pello Perezek egindako entsaio bati eskerrak.
Bigarren zatia hasi eta berehala, ordea, Cisnerosek partidua hautsi zuen. Hiru minutura entsaio bat egin zuten madrildarrek eta atzetik iritsi ziren beste bi. Hernaniarrak ez zeuden amore emateko eta Pello Perezen bigarren entsaioak eta Igor Genuaren transformazioak 34-12an jarri zuen markagailua. Eta sei minutura, etxekoen zazpigarren entsaioa. Bonusa lortzeko behintzat, gogor borrokatu zuen Hernanik, bigarren zatia bukatzeko 10 minutu faltan, Mattin Colladok hirugarren entsaioa egin baitzuen (39-17). Azkenean, laugarrena egin ezinik, bonusaren atarian geratu ziren.
Lukas eta Aranburu lesionatuta
Lehenengo zatiaren erdialdera, bi aldaketa egin behar izan zituen Hernanik lesioengatik. Aitor Lukas lunbarretako arazoagatik erretiratu zen eta Ekhi Aranburu sorbalda blokeatuta geratu zitzaiolako.
Denda, Gabonetan
Gabonetan denda irekiko du Hernaniko errugbi taldeak Plaza Berrin, farmaziaren ondoan. Gaurtik urtarrilaren 5era egongo da zabalik. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00; eta larunbatetan, 10:00-13:00. Abenduaren 23-24 eta urtarrilaren 4-5, goiz eta arratsalde.
ferugby.es
noticiasdegipuzkoa.com
Urumeako Kronika
marca.com
Cisneros-Hernani, en Urumeako Kronika
Urumeako Kronika
Aguanto la primera parte y en la segunda sucumbió.
El Hernani perdió ayer por 51(b)-17 frente al Cisneros. LLgaron vivos al descanso, pero al poco de comenzar la segunda parte el Cisneros decidió el partido. Tuvieron oportunidad de lograr un bonus ofensivo.
El Hernani jugaba ayer el último partido de la primera vuelta frente al Cisneros y perdió por 51(b)-17. Durante todo el partido fueron por detras en el marcador, aún asi, llegaron con ciertas posibilidades al descansso, 17-5, gracias a un ensayo de Pello Perez.
Al comenzar la segunda parte el Cisneros rompía el partido. A los tres minutos hacian un ensayo, y poco después, otros dos más. El Hernani no tenía intención de entregarse y Pello Perez conseguía el segundo ensayo que lo transformaba Igor Genua.
dejando el marcador 34-12. A los seis minutos de nuevo , los locales conseguían su septimo ensayo. El Hernani luchó con todas sus fuerzas para conseguir el bonus ofensivo, y a falta de 10 minutos, Mattin Collado lograba el tercer ensayo (39-17). Pero el cuarto ensayo no llegó , quedandose el bonus en las puertas.
Lukas y Aranburu lesionados.
A mitad del primer tiempo, el Hernani tuvo que realizar dos cambios por lesión. Aitor Lukas con molestias lumbares y Ekhi Aranburu por bloqueo de espalda.
ferugby.es
noticiasdegipuzkoa.com
Urumeako Kronika
marca.com