Cisneros-Hernani, Urumeako Kronikan

2018/12/24 Astelehena

Cisneros-Hernani, Urumeako Kronikan

Bukatu arte gogor borrokatu arren, ezinezkoa
Cisneros aurreratu zen markagailuan atzo, partiduaren hasieran eta bukaeran; etxekoen alde, 43-36. Hamargarren postuan segitzen du horrela Hernanik, baina Cisneros eta La Vilarekin berdinduta.

HERNANI
2018/12/24 00:00 Astelehena
Etxean jokatzeak indarra eman zion atzo Cisnerosi, eta Hernanik erakustaldi bikaina egin bazuen ere, ezin izan zion arerioari aurrea hartu; 43-36.

Hasi bezala, 12garren mi-nu­tuan zigor kolpe bati esker hiru puntu aurreratu zen Cis­ne­ros, eta 3 minutura, en­tse­gua eta transformazioa lor­tu zitu­en. 23garren minutuan Herna­nik ere lortu zuen en­tsegua, baina ez zuen trans­for­matu. Atsedenaldiaren au­rretik beste entsegu bat eta trans­for­ma­zioa lortu bazituen ere, ma­dril­darrek bina egin, eta 24 eta 12koarekin bukatu zuten.

Bigarren zatian ere, hasi eta minutu batera entsegua eta transformazioa lortu zituzten etxekoek, 31-12; erantzun egin zuen Hernanik ere, 31-19; berdin berriro ere Cis­ne­rosek, 38-19; eta berdin berriro Hernanik ere, 38-26, eta beste bat segidan, 38-33. Azken bultzada hori ez zen nahi­koa izan ordea; herna­nia­rren aldeko zigor kolpe bat ere izan zen, baina Cisner­o­sek beste entsegu batekin azpi­­ma­rratu zuen nagusi­ta­suna: 43-36.

Sailkapenean 22na puntu­re­kin La Vila eta Cis­ne­ro­sekin ber­din­duta, urta­rri­laren 13ra arte, atsedenerako tartea du.
Estekak:
diariovasco.com
kronika.eus

Hernani-Cisneros, streaming