Cienciasekin ezin

2020, Ene 13

Lehen zati ona egin arren, etxeko taldeak ez zuen punturik eskuratzea lortu. Hala ere, 12.jardunaldia pasata, azken postuek berdin jarraitzen dute.

Hernani Club Rugby Elkarteak ezin izan zuen urtea nahi bezala hasi. Ciencias Cajasol Sevillako taldeak 23 eta 41eko emaitzarekin eraman zuen garaipena Landaretik. Lehen zati orekatu baten ondoren, partida erabat gogortu zen eta bigarren zatian kanpoko taldearen fisikoa nagusitu zen. Hori horrela, hurrengo igandeko partida erabat erabakiorra bihurtu da. Cisneros taldea sailkapeneko azken aurrena da eta horrek, partida oraindik eta garrantzitsuagoa bihurtu du.

Partida hasiera hasieratik izan zen gogorra eta borrokatua. Talde bakoitzaren kolpe batek 3ko berdinketa jarri zuten markagailuan. Hala ere, lehen zatiko bigarren erdia Ciencias taldearentzat izan zen. Zati horretan bertan, andaluziarren hiru entseguek markagailuan aldea ireki zuten atsedelandira iristeko.

Porrotaz gain, Igor Etxeberriaren lesioa izan zen eguneko albiste txarra. Oraindik ez dakigu bere lesioak izango duen irismena baina balikete hurrengo partidarako ez egotea. Loketi Manu jokalariak ere berdugunea utzi behar izan zuen eta iganderako duda izango da.

Albiste ona berriz, sailkapeneko azken postuak aldatu ez direla da. Cisneros, Bathco eta Burgoseko taldeak puntuei dagokionez ez dira aldendu eta hori erabat garrantzitsua izango da hurrengo asteei begira.

Markagailua:

0-3 (Min 6): Fifitaren kolpea (Ciencias Cajasol)

3-3 (Min 16): Loketi Manuren kolpea (Hernani CRE)

3-10 (Min 21): Conorren entsegua eta Fifitaren transformazioa (Ciencias Cajasol)

3-15 (Min 27): Aguileraren entsegua (Ciencias Cajasol)

8-15 (Min 34): Mattin Colladoren entsegua (Hernani CRE)

8-22 (Min 40): Conorren entsegua eta Fifitaren transformazioa (Ciencias Cajasol)

ATSEDENALDIA

13-22 (Min 44): Beñat Aricetaren entsegua (Hernani CRE)

13-29 (Min 52): Boboren entsegua eta Fifitaren transformazioa (Ciencias Cajasol)

13-36 (Min 59): Malloyren entsegua eta Fifitaren transformazioa (Ciencias Cajasol)

18-36 (Min 63): Beñat Aricetaren entsegua (Hernani CRE)

23-36 (Min 72): Mattin Colladoren entsegua (Hernani CRE)

FINAL: 23-41 (Min 79): Hanhamen entsegua (Ciencias Cajasol)

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...