2015/11/28 Larunbata
CD Hernanik eta Hernani CREk konponbideak eskatzen dizkiote URAri
«Kolpe latza da gure ekonomia xumeentzat»
Hernani Errugbi Elkarteak eta CD Hernanik uste dute «URAk baloratu behar duela, beharrezkoa dela instalazioak uholdeetatik babestea».
HERNANI
2015/12/01 00:00 Asteartea
Azaroak 25eko euriteek eragindako kalteen harira, beren ikuspuntua azaldu nahi izan dute Hernani Errugbi Elkarteak eta CD Hernanik, Juan Rodriguez eta Martxelo Ezponda presidenteek sinatutako gutun baten bitartez.
«Hedabideetan eskainitako informazioaren ondoren, edozeinek pentsa dezake azken egunotako euriteen inpaktua txikiagoa izan dela, urte hasierakoen aldean, URA agentziak egindako lanei esker. Baina guretzat, neguro jasaten dugun dramaren lehen atala baino ez da izan. Eta hori, gure instalazioak zonalde inundableetan edukitzeagatik bakarrik», adierazi dute.
Bi taldeek diote, hobekuntzak egiten ari direla Urumearen ibilbideko hainbat tokitan, «denok irmo pentsatzen dugulako gure betebeharra dela gure hondasunak, etxeak eta lantegiak babestea». Baina gaineratu dute: «zer gogoeta egiten dute, CD Hernaniko eta Hernani Errugbi Elkarteko 800 kirolarik beren instalazioak erabiltzeari utzi behar izateaz, eta guraso eta entrenatzaileen laguntzaz, egun askotan entrenatzera beste leku batzuetara joan behar izateaz, guztion artean zelaia garbitzen dugun bitartean? Zer gertatzen da sarrerengatik jasotzen ez dugun diruarekin, kirol eskolak bertan behera utzi behar izatearekin, txosna itxi behar izatearekin…?».
«Azken egunotako euriteen inpaktua, neguro jasaten dugun dramaren lehen atala baino ez da izan guretzat».
«Ez dugu ulertzen zergatik URA agentziak ez gaituen aintzat hartzen»
Garbi utzi nahi izan dute, «kolpe latza» dela, «errekuperatu ezin ditugun gure ekonomia xumeentzat». Eta horregatik, ez dute ulertzen «zergatik URA agentziak ez gaituen aintzat hartzen, eta ez den interesatzen uholdeek gure klubetan zenbateko inpaktua eragiten duten ezagutzeaz. Jakinda, gainera, zer nolako momentuak pasatzen ari garen».
«Une egokia da, jakiteko gure egoerarekiko sentiberak ote diren»
Arazoaren aurrean, elkarlanean konponbidea bilatzeko gonbitea luzatu diote bi taldeetako presidenteek: «urak bere ubidera itzuli diren honetan, uste dugu une egokia dela jakiteko gure egoerarekiko sentiberak ote diren; ea ibaia normalizatuko duen jardueraren bat aurreikusten duten; eta ea elkarlanean aritu gaitezkeen hori lortzeko».
Izan ere, Hernani Errugbi Elkarteak eta CD Hernanik uste dute, beharrezkoa dela bi taldeen instalazioak, Landare eta Zubipe zelaiak hain zuzen ere, uholdeetatik babestea: «ezin dugu horrela jarraitu, eta uste dugu, URA agentziak baloratu egin behar duela beharrezkoa dela gure instalazioak ere uholdeetatik babestea», azpimarratu dute bi presidenteek, oharrean.
28/11/2015 Sábado
Los clus de futbol @CDHERNANI y @hernanirugby piden soluciones a #Ura
CD Hernanik eta Hernani CREk konponbideak eskatzen dizkiote URAriLos clus de futbol @CDHERNANI y @hernanirugby piden soluciones a #Ura
CD Hernanik eta Hernani CREk konponbideak eskatzen dizkiote URAriLos clus de futbol @CDHERNANI y @hernanirugby piden soluciones a #Ura