Urte luzez lanean aritu ondoren, errealitate bilakatuko da asteburu honetan Hernani Club Rugby Elkarteak parte hartuko duen Bultza Liga. Lehen jardunaldi osoa egoitza berean egitea proposatu dute eta hori, larunbat honetan hilak 13 izango da, Bilboko El Fango zelaian.
Hona hemen egitaraua:
Azaroak 13, larunbata: 2021-2022 Bultza Ligaren hasiera parte hartzaileen agurrarekin (Gaztedi RT, Hernani CRE, Getxo RT eta Universitario Bilbao Rugby).
11:30etan: Taldeei harrera.
12:30etan: Euskadiko Errugbi Federazioak eta Bilboko Udaleko ordezkariek Bultza Liga aurkezteko ekitaldi instituzionala.
13:00etan: Uni Bilbao Rugby eta Hernani CREaren arteko partida.
14:30etan: Gaztedi RT eta Getxo RT taldeen arteko partida.
16:00etan: Hirugarren denbora.
Errakuntza bat duakazue testuan:
“Urte luzez lanean aritu ondoren, errealitate bilakatuko da asteburu honetan Hernani Club Rugby Elkarteak parte hartuko duen Bultza Liga. Lehen jardunaldi osoa egoitza berean egitea proposatu dute eta hori, larunbat honetan hilak 13 izango da, GETXOKO FADURA ZELAIAN.”
Ez da Faduran izango, Bilboko El Fango polikiroldegian baizik.