Euskal Herriko BULTZA liga igandean hasiko du Hernani CREko talde barneratzaileak Getxoren aurkako partidarekin Landaren.
BULZA liga, Euskal Herri mailan duela 3 urte martxan jarri zen errugbi inklusiboko txapelketa aurrendaria da. Bertan, Euskal Herriko lau talde barneratzaileek parte hartzen dute tartean delarik Hernani CRE. Gainontzeko taldeak Gaztedi, Getxo eta Uni Bilbao dira eta horien guztien arteko elkarlanari esker abiatu eta aurrera egin du lehiaketak.
Gipuzkoarrek igande honetan ekingo diote ligari Landaren bertan. Aurkaria Getxoko errugbi taldea izango da. Partida, eguerdiko 12etarako aurreikusi dute eta parte hartzaile guztiek hirugarren denbora eder batez gozatzeko aukera izango dute Ipintza sagardotegian.
BULTZA liga proiektuak, errugbiaren baloreetan oinarriturik, gizartean aniztasun funtzionala duten pertsonen erabateko inklusioa sustatzea du helburu. Talde lana, baloreak, konpromezua eta errespetua landuz, harresiak apurtu nahi dituen liga partehartzaile eta mixtoa eraiki nahi izan dugu. Non, gurekin errugbian jolastu nahi duen pertsona oro, ongietorria den.