Bultza Liga bueltan da

Hernani Club Rugby Elkarteko talde barneratzaileak 2021eko abenduan hilabete ederra bizi izan zuen Almeriako, Madrilgo eta Valladolideko bidaiekin eta orain, otsaileko lehen asteburu honetan bueltatuko dira ligako partidak jokatzera.


Igandean hilak 6, Bultza Ligako 2. jardunaldia jokatuko dute Arrasateko Mojategi zelaian Gaztediren aurka. Partida eguerdiko 12:30etan hasiko da baina ordubete lehenago, Arrasateko Rugby Taldearekin batera entrenamendu bateratua egingo dute trikoloreek. Bertakoek, talde barneratzaile berria sortzeko lanetan dihardute azken urteetan eta Hernaniarrek azken urteetan egindako lana eta esperientzia ikusteko bi taldeek entrenamendua egingo dute Mojategin bertan. 


Ondoren eta esan bezala, Bultza Ligako bigarren partida jokatuko du Hernanik Arrasaten, igandean eguerdiko 12:30etatik aurrera Gaztedi RTaren aurka.