Bost puntu urtea hasteko

2022, Ene 10

2022 urtea garaipen eta joko eder bat eginez hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak Gamarrara egindako bisitan, 14-38.

Uholdeen eta Landare-Tokiko zelaien egoera dela eta lan planak zaildu diren azken aste hauetan, Hernani Club Rugby Elkarteak garaipen handiarekin itzuli da lehiaketa ofizialaera. Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, Vithas Gaztedi RT taldea menderatu zuen Gamarran 14 eta 38ko emaitzarekin. 2. minutuan lortu zuten trikoloreek goizeko lehen estegua eta geroztik aurkaria baina gehiago izan ziren. COVID 19ak sortutako bajak direla eta, jokalari gazteenek aukera izan zuten minutuak pilatzen joateko. Amaieran, bost puntu berri eskuratuta laugarren postuan jarraitzen du HCREak.

Liga txapelketako bederatzigarren jardunaldia uste baina azkarrago bideratzea lortu zuen Hernanik. Partida hasi eta lehen jokaldian Iker Burugain gazteak lortu zuen eskuin hegaletik alde egin eta entsegua egitea. Minutu gutxira, Oier Garmendia izan zen baloia entsegu lerroan utzi zuena. Hernanik pixkanaka tartea irekitzen joan zen atsedenaldira 7 eta 33ko abantailarekin iristeko.

Bigarren zatian, Patrick Polidori entrenatzaileak aldaketak egin zituen eta minutuak pasa bitartean, partida orekatzen joan zen. Lehen taldearekin debuta egin zuen Joaquin Cherino izan zen bigarren zatian Hernaniren entsegu bakarra lortu zuen gizona. Amaieran, Gaztedik bigarren entsegua egin eta gauzatzea lortu zuen 14 eta 38ko emaitzarekin amaitzeko.

Landare berriro ere urak hartuta

Hilabete eskas pasa da azten uholdeak amaitu zirela, eta urtarrileko bigarren astelehen honetan berriro ere urak gainezka egin du Landare-Tokiko errugbi zelaietan. Oraingoan eta aurrekoan bezala, bi zelaiak guztiz hartu ditu metro eta erdiko altuerara iritsiz. Aurreko asteazkenean amiatu ziren aurreko uholdeen eraginez errugbi zelaiak errekuperatzeko lanen lehen fasea eta berriro ere zelairik gabe gelditu da Hernani Club Rugby Elkartea.

Partidako argazki guztiak hurrengo estekean:

https://photos.app.goo.gl/B9x7DdZETBm4jVjf6

MARKAGAILUA:

0-5 (Min 2): Iker Burugainen entsegua (Hernani CRE)

0-12 (Min 12): Oier Garmendiaren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

0-19 (Min 14): Ekaitz Arrozpideren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

0-26 (Min 22): Mikel Bidegarairen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

0-26 (Min 28): Winrey Duwayne Stoffelsen entsegua eta Josu Carrilloren jaurtiketa (Vithas Gaztedi RT)

7-33 (Min 35): Adrian Sanchezen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

7-38 (Min 70): Joaquin Cherinoren entsegua (Hernani CRE)

0-26 (Min 28): Winrey Duwayne Stoffelsen entsegua eta Josu Carrilloren jaurtiketa (Vithas Gaztedi RT)

AMAIERA: 14-38

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...