Bost puntu gehiago Landaren

2021, Nov 22

Talde trikoloreak garaipen berri bat eskuratu zuen Uribealdea RKE taldearen aurka bost puntu gehiago eskuratzeko sailkapenean. Aste honetan Eibarren izango dute 6. jardunaldiko partida atsedenaldiaren aurretik

2021-2022 denboraldiak ez du eteneik azaroan eta 5. jardunaldi honetan Hernani Club Rugby Elkarteak 43 eta 8ko emaitzarekin gailendu zitzaion pasaden larunbatean Uribealdea RKEari. Hori horrela, trikoloreek sailkapeneko hirugarren postua mantentzen dute Eibarri bisita egin aurretik hurrengo larunbatean. Ondoren, bi asteko atsedena egongo da bi partida erabakiorrak ondo baina hobeto prestatzeko.

https://hernanirugby.eus/sailkapena/

Partida hasi eta lehen minutuan etorri zen arratsaldeko lehen entsegua. Hasieratik hegaletik jokatu zuen Iker Burugain gazteak lortutako hiru entseguetatik lehena iritsi zen baloia jokoan jarri eta segundu gutxira. Lehen zati gogorra izan zen Uribealdeak propusatutako defentsako lan handiaren ondoren. Gainera, lehen zati horreta, Aimar Gorrotxategi eta Jose Luciano Abecia «Pelu«ren lesioak iritsi ziren. Hurrengo egunetan jakingo da bi jokalarien lesioen nondik norakoak.

Azken hogei minutuetan eta Ourenseren partidan bezala, Hernank partida guztiz apurutu zuen partidari abiadura emanez eta entseguak lortuz. Guztira, 7 entsegu lortuz zituzten Polidorirenek eta horregatik amaitu zuten partida bost puntu gehiagorekin. Larunbat honetan Unben jokatuko du lehen taldeak, oraingoan ere arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

MARKAGAILUA:

5-0 (Min 1): Iker Burugainen entsegua (HCRE)

5-3 (Min 6): Ramiro Garciaren zigor kolpea (Uribealdea RKE)

10-3 (Min 18): Iker Burugainen entsegua (HCRE)

15-3 (Min 24): Iker Burugainen entsegua (HCRE)

15-8 (Min 40): Ramiro Garciaren entsegua (HCRE)

ATSEDENALDIA

22-8 (Min 46): Eneko Noriegaren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (HCRE)

29-8 (Min 52): Beñat Aricetaren entsegua eta jaurtiketa (HCRE)

36-8 (Min 61): Xabier Garmendiaren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (HCRE)

43-8 (Min 71): Martxel Aramendiren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (HCRE)

AMAIERA: 43-8

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...