Bost puntu baina gehiago

2021, Oct 18

Erasoko bonnusa eta M18 taldetik igo berritako debutak Landareko itzulerako partida handian

Hernani Club Rugby Elkarteak denboraldia ondo baina hobeto hasi du Donostiako AVK Bera Bera Rugby Taldeari 50 eta 0 irabazi ondoren. Bost puntu eskuratuta, zaleen berragerpena Landareko zelaian erabat handia izan da. Berandu iritsi den arren, 2021-2022 denboraldia hasi da eta orain, hurrengo larunbatean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera maila galdu berri duen Getxo RT talde izango da aurkaria.

Patrick Polidori entrenatzaileak gidatzen dituen mutilak lehen minututik hasi ziren jokoaren ekimena hartzen. Anartz Elosegi eta Beñat Arizetaren arteko hartu emana handia izan zen eta aurkariari min handia egin zieten bi hernaniarrek. Abiadura eta paseetan zuzentasunarekin, entsegu lerrora lau aldiz iritsi ziren lehen zatian.

Bigarren zati hasieran eta 24-0ko markagailuarekin, debuta egin zuen Jokin Olea gazteak entsegua lortu zuen Pello Perezekin batera egindako jokaldi handian. Olearekin batera, Ekaitz Arrozpide, Jon Ander Zapiain eta Iker Burugain hernaniarrek ere debuta egin zuten lehen taldearekin. Amaieran, 50 eta 0ko emaitza denboraldi hasiera honetan sentsazio honekin hasteko. Hilabete asko izan dira ligako partidarik jokatu gabe eta aurredenboraldi luzearen ondoren, liga txapelketa hasierara fresko iritsi dira trikoloreak.

MARKAGAILUA:

3-0 (Min 10): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)

10-0 (Min 16): Beñat Arizetaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (HCRE)

17-0 (Min 20): Anartz Elosegiren entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)

24-0 (Min 28): Mikel Imazen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA:

31-0 (Min 44): Jokin Olearen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

38-0 (Min 50): Pello Perezen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

43-0 (Min 61): Jose Luciano abeciaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

50-0 (Min 74): Anartz Elosegiren entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)

AMAIERA: 50-00

Partida berriro ere ikusteko esteka:

http://progressive.enetres.net/mp4Streamer.php?u=B7C8C4369F5049F1970C589683B65F43&f=dvr-d4b5dd1f-171021-114401-live1500.mp4&c=0

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...