Bizi gira, kutxa bira

2021, Mar 10

‘Bizi Gira… Kutxa Bira’ ekimenak euskal herriak eta diaspora batuko ditu euskararen baitan

 

«Hizkuntza da oraingoz, munduak eskaini digun bizileku bakarra. Hitza da gure lurra». Modu honetan aurkeztu zuten diaspora eta hainbat euskal herri euskararen baitan batuko dituen ‘Bizi Gira… Kutxa Bira’.

Segura eta Urruñako hainbat herritarren arteko ekimen politiko-kulturala antolatu ohi du Iparra-Hegoa elkarteak udaberriro, azken 26 urteetan. Aurten berriz, osasun egoeraren eraginpean, ohiko egitaraua antolatzea ezinezkoa izanen zaionez, Euskal Herriko kulturgile eta herritarren elkar-ezagutza sustatzen duen elkarteak ekimen berri bat eman du ezagutzera, non Hernani Club Rugby Elkarteak parte hartuko duen. 

‘Bizi Gira… Kutxa Bira’ ekimena martxoaren 20an abiatuko da, maiatzaren 30ean amaitu asmoz. Bidean Euskal Herri osoko hamarka herri zein diasporako hainbat leku barnebilduko ditu. Ekimenak egurrezko kutxa bat izanen du oinarri. Kutxa horretan, euskararen, lurraldetasunaren eta bestelako hamaika aldarriren islada biltzeko asmoa du. Euskal Herria zapaldu baino lehen, martxoaren 20an Argentinako Viedmako Euskal Etxean emango du lehen urratsa.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, kutxaren iritseraren aitzakiapean hainbat herritan ekitaldi ezberdinak antolatuko dira. «Herri bat garela eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatuko dugu Kutxa Biran. Kutxa aldarriz eta ametsez beteko dugu bi hilabetean zehar».

Honela aurkeztu zuten ekimena Twitter sarean:

 

Dagoeneko ekimenak badu bideoklipa. Hemen ikusgai:

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...