Bigarren zati handia jokatuta, finalerdietara

2021, Abr 26

  • Lehen zatiko 17 eta 6ko markagailua irauli ondoren, Hernani Club Rugby Elkartea CAU Valenciari gailendu zaio hurrengo kanporaketara pasatzeko. Finalerditan La Vilarekin neurtuko ditu indarrak.

 

Igoera faseko lehen kanporaketa aurrera ateratzea lortu zuen Hernani Club Rugby Elkarteak CAU Valenciari 23 eta 25 irabazi ondoren. Partida hasiera ez zen gipuzkoarren alde jarri eta Valentziarrek bi entsegu lortu zituzten lehen berrogei minutuetan. Hala ere, trikolorek bigarren zatian buelta eman zioten egoerari eta aldeko sakeak bikain aprobetxatuz nagusitzea lortu zuten. Horrela, hurrengo astean La Vila talderen aurka jokatuko dute finalerako pasea.

 

Ohorezko Mailara igotzeko fasea hasi da Ohorezko B Mailan eta Hernani CRE izan da etxetik kanpo irabazi duen talde bakarra. El Rio zelaian jokatutako partidako lehen zatia gogorra izan zen Polidoriren mutilentzat. CAU Valencia izan zen baloiaren jabe eta Hernanik defentsan aritu behar izan zuen minutu askotan. Indarra eta akatsak aprobetxatuta, valentziarrek bi entsegu egin zituzten markagailuan tartea irekitzeko. Hernanik, berriz, bi zigor kolpe aprobetxatuta sei puntu eskuratu zituen Ariceta eta Carbajoren ostikoei esker.

 

Aldegelatatik bueltatu zirenean partida erabat aldatu zen. “Xabo” Garmendia sartu zen Adrian Sanchezen partez eta minutu batzuk beranduago Franco Di Filippo eta Xabi Lukas izan ziren berdegunera sartzen hurrengoak. Aire freskoarekin batera hernaniren jokoa nagusitzen joan zen partida guztiz menderatu arte. Aldeko sakeak inoiz baino aprobetxatuz eta molak sortuz, taldeak metro asko irabazi zituen bultzatuz. Horrela, hiru entsegu iritsi ziten bigarren zatian, azkena partida amaitzeko 2 minutu falta zela. Erabat erabakiorra.

 

Hurrengo kanporaketa Alacanteko La Vila talde aurka izango da. Irabazleak sari handia izango du finalerako txartela eskuratuz. Konfirmazio ofizialaren faltan partida datorren igandean hilak 2 izango da, eguerdiko 12:00etan El Pantano zelaian.

 

Lehen kanporaketa honetako bidaiko argazki guztiak hurrengo estekean daude:

https://photos.app.goo.gl/XSYoxdATzhDcEtTN9

 

 

MARKAGAILUA:

0-3 (Min 12): Beñat Aricetaren zigor kolpea (Hernani CRE)

3-3 (Min 15): Andres Martinezen zigor kolpea (CAU Valencia)

10-3 (Min 24): Pedro Cesanneliren entsegua eta Andres Martinezen jaurtiketa (CAU Valencia)

10-6 (Min 34): Iker Carbajoren zigor kolpea (Hernani CRE)

17-6 (Min 37): Pedro Cesanneliren entsegua eta Andres Martinezen jaurtiketa (CAU Valencia)

ATSEDENALDIA

20-6 (Min 42): Andres Martinezen zigor kolpea (CAU Valencia)

20-13 (Min 45): Beñat Iradiren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

20-20 (Min 68): Xabier Garmendiaren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani

23-20 (Min 70): Andres Martinezen zigor kolpea (CAU Valencia)

23-25 (Min 78): Einar Arratibelen entsegua (Hernani CRE)

AMAIERA: 23-25

 

 

 

Play-Offetako final-laurdenetako laburpen bideoa.

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...