Lehiaketa guztiak etenda

Euskadiko Rugby Federazioak erakunde federatiboak antolatutako errugbi lehiaketetako partida guztiak bertan behera uztea erabaki du COVID 19 birusa dela eta. Egoera hau, osasun eta segurtasun egoerak hobera egin arte izango dela ere aipatu du.

Era berean, Espainiako Rugby Federazioak hurrengo bi jardunaldiak atzeratzea erabaki du bai Ohorezko Mailan, 23 urtez azpiko mailan eta emakumeen txapelketan. Hurrengo egunetan partida horientzako datak zehaztea aurreikusten da eta beraz, hurrengo martxoaren 22an ez da ligako partidarik egongo.

Federazioko lehiaketez gain, Hernani Club Rugby Elkarteak ere neurriak hartu ditu Landaren eta kirol aktibitate guztiak etengo ditu sortu den egoera normaltasunera itzuli arte. Hala ere, federazio zein osasun sailekin harremanetan gaude egoeraren berri izateko.