Batcho Independiente de Santander – Hernani CRE , Urumeako KronikanBatcho Independiente de Santander – Hernani CRE , en Urumeako Kronika

2015/10/19 Astelehena

Batcho Independiente de Santander – Hernani CRE , Urumeako Kronikan

autor: Luz Fierro


Urumeako Kronika

Azken minutura arte, defentsa bonusaren bila
Lan ona egin zuen atzo Hernanik Bathco taldearen aurka, baina 31(b)-12 galdu zuen. Azken minutuan egin zion ihes bonus defentsiboa lortzeko aukerak.
HERNANI
2015/10/19 00:00 Astelehena
Arerio zaila zeukan atzo Hernanik, eta etxetik kanpo. Santanderreko Bathco taldearen aurka neurtu zen eta lan ona egin arren, 31(b)-12 galdu zuen. Defentsa ona egin zuten trikoloreek, partiduan sartuta aritu ziren, eta aurkariei asko kostatu zitzaien laugarren entsaioa egin eta bonusa lor­tzea. Azken minutuan egin zuten azken entsaioa eta ordura arte, Hernanik bonus defentsiboa lortzeko aukera izan zuen, azken minutura arte, 24-12 zijoazela.
Partidu osoan izan ziren aurretik kantabriarrak eta seigarren minuturako 10-0 nagusi ziren. 15garren minuturako, beste entsaio eta transformazio bati esker, 17-0 aurreratu ziren. Hernanik ez zuen etsi eta atsedenaldirako, 17-7 jarri ziren markagailuan, zigor kolpe bat tarteko. Pello Perezek transformatu zuen. Bigarren zatia hasi eta minutu batera, Iñaki Otxotorenak lehenengo entsaioa egin zuen: 17-12. Berehala iritsi zen aurkarien erantzuna; entsaioa eta transformazioa: 24-12. Eta partidua bukatzeko minutu baten faltan, aurkarien laugarren entsaioa eta transformazioa: 31(b)-12.
Datorren igandean ere, etxetik kanpo ariko da Her­nani. Valladolideko El Salvador talde gogorra izango du aurrez aurre. Bigarren daude.

19/10/2015 Lunes

Batcho Independiente de Santander – Hernani CRE , en Urumeako Kronika

Urumeako Kronika

autor: Luz Fierro


Urumeako Kronika
Intentando conseguir el bonus hasta el final
Aunque hicieron un buen trabajo los hernaniarras perdieron por 31(b)-12 ante el Bathco.
Era un reto diíicil el que tenia ayer el Hernani frente a los santanderinos del Bathco, y auque realizaron un muy buen partido perdieron por 31(b)-12. Estuvieron metidos en el partido hasta el final con una fuerte defensa y les costo mucho a los del Bathco lograr el cuarto ensayo y lograr el bonus. Fue en el ultimo minuto cuando lograron el ensayo y hasta entonces el hernani lucho por lograr un punto bonus defensivo dado que el marcador iba 24-12
Los cantabros fueron por delante en el marcador durante todo el partido, en el minuto seis ya iban 10-0, en el minuto 15, gracias a un ensayo transformado se ponian en 17-10. El Hernani no cejo en su lucha y al descanso se ponía en 17-7 gracias a un ensayo de castigo que fue transformado por Pello Perez. Al minuto de comenzar el segundo tiempo, Iñaki Otxotorena lograba el primer ensayo: 17-12, enseguida llegaba la respuesta del Bathco; ensayo y transformación 24-12. Y en el ultimo minuto del partido llegaria el cuarto ensayo y su transformación dejando el 31(b)-12 final
El próximo domingo de nuevo el hernani jugara fuera frente a El Salvador de Valladolid que está segundo.