Porrota zelaian, garaipena zaleekin
Bartzelonaren kontra 62 eta 12 galdu zuen atzo Hernanik. Hala ere, ez zuen indarrik falta izan, erreferendumari babesa erakusteko.
HERNANI
2017/10/02 00:00 Astelehena
Hasi bezala, Bartzelonaren erasoa jaso zuen atzo Hernanik La Teixonerako zelaian, eta 62 eta 12 galduta bueltatu zen etxera.
Zazpigarren minutuan lortu zituzten etxekoek aurreneko hiru puntuak, eta aurreneko zatia bukatzeko bi minuturen faltan Hernanik, bere aurreneko bostak; Bartzelona 22 eta Hernani 5, iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian ere, erasoan jarraitu zuen Bartzelonak, 48-5, eta 20garren minutuan lortu zuen entsaioa egin eta transformatzea, Hernanik: 48-12. Ezin izan zuen, ordea, gehiago egin, eta 62 eta 12 galdu zuen.
Hala ere, okasioa aprobetxatu zuten, zaleekin batera, Bartzelonako jokalariekin bat egin eta erreferendumari babesa erakusteko.
Estekak:
kronika.eus
diariovasco.com
ferugby.es
fcbrugby.com
marca.com
lesportiudecatalunya.cat/