Badator denboraldiko lehen derbia

2019, Sep 27

  • Hirugarren jardunaldi honetan jokatuko da ligako lehen derbia Altamiran.
  • 23 urtez azpitko taldeek, berriz, larunbata arratsaldean jokatuko dute derbia.

Txapelketako 3. jardunaldian jokatuko dute Ampo Ordiziak eta Hernani CRE-Atletico SSek denboraldiko lehen euskal derbia. Bi taldeek igande honetan, 12:00etan jarri dute zita Altamiran. Partida mota hauek beti dira garrantzitsuak eta bereziak baina hernaniarren kasuan, oraindik eta garrantzitsuagoa bi porrot jasotzetik datozelako. Hori dela eta, hernaniarrak indar eta gogo handiagoz zelairatuko dira lehen garaipena eskuratzeko helburuarekin.

Sevillako porrot mingarriak eta 20-21eko markagailuak etxeko lehen partidan, oraindik eta garrantzitsuagoa egiten du Altamirako partida. Azken inkorporazioak prest egongo dira partidarako eta horrek ere taldeari kalitatezko pausu bat ematen lagunduko dio. Gainera, Ordiziak dagoeneko badaki zer den irabaztea, etxeko lehen partidan lortu zuelako garaipena.

Sub 23 taldea larunbatean

Bien bitartean, Altetico SS-Hernani CRE 23 urtez azpiko taldeak larunbatean jokatuko du partida berezi hau. Taldeak lehen urtea du liga nazionalean eta ordiziarren aurka jokatuko dute arratsaldeko 16:00etan ligako bigarren garaipenaren bila. Beste prebia ezinhobe bat euskal errugbiaz gozatzeko etxetik kilometro gutxira.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...