Atseden astea

Asteburu honetan taldeak atsedena izango du hurrengo igandean U.E. Santboiana bisitatu aurretik.

Ligako lehen lau jardunaldiak jokatu ondoren, atseden astea izango du Ohorezko Mailako txapelketak. Hurrengo partida berriz, katalunian jokatuko dugu U.E. Santboianaren aurka Baldiri Aleu zelaian. Partida gogor eta garrantzitsua prestatzeko bikain etorriko da geldialdi hau, pilak ondo kargatu eta indarrez beteta Bartzelonara joateko.

Partida, hilaren 20an jokatuko da eguerdiko 12:0etan. Bien bitartean, 23 urtez azpiko taldeak ere bere partida izango du Baldiri Aleu zelaian goizeko 10:00etatik aurrera. Gazteek, liderra izango dute aurkari, lau partidetatik lau irabazi dituen taldea da Santboi eta benetan partida ederra izango da hernaniarren aukerak nundik igaroko diren ikusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude