Arrakastaz beteriko lehen edizioa

2021, Sep 6

I. Nazioarteko Couth M18 txapelketaren lehen edizioa erabat oparoa izan da gazteen arteko errugbi ikuskizun handiarekin. Lehen garailea Aviron Bayonnais taldea izan da.

Hernani Club Rugby Elkarteak antolatuta, pasaden asteburuan jokatu zen I.Nazioarteko Couth M18 txapelketa Hernaniko Landare-Tokiko zelaietan. Iparraldeko 4 talde (Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique, US Mouguerre eta Saint Jean de Luz Olympique), Valentziako Les Abelles eta Bartzelonako Sant Cugat aritu dira nor baino nor 18 urtez azpiko mailan Hernani CRE/Atletico taldearekin batera.

Larunbateko jardunaldia, albiste handiarekin hasi zen etxeko taldearentzat. 7 eta 5eko emaitzarekin gipuzkoarrek Biarritz Olympique talde handia garaitu zuten. Trikoloreek defentsako lan apartarekin, entsegua bat lortu eta jaurtiketa sartu ondoren garaipena eskuratu zuten. Harrobiko taldeak indartsu ekin dio denboraldiari asteburu bikaina eginez. Hala ere, lehiaketaren lehen egunean Aviron Bayonnais izan zen jaun eta jabe bi partidak nagusitasun handiz irabaziz, lehena 45-0 eta eguerdikoa 45-7.

Igandean, berriz, multzo bakoitzeko azken bi jardunaldiak jokatu ondoren, Biarritz eta Baionak lortu zuten eguerdiko final handirako txartela. Hernanik, taldeko 3. postua lortuta Les Abelles taldea izan zuen azken partidako aurkari. 14na berdindu bazuten ere, entsegu kopuru handiagoak utzi zuen aurretik Hernani sailkapen orokorrean. Final handian ere, araututako denbora berdinketarekin amaitu zen. Bi taldeek bi entsegu lortuz, makiletarako jaurtiketekin erabaki zen lehen txapelketa, TOP 14ko promozio partidan bezala. Azkenean, laugarren jaurtiketa huts egin ondoren Baionarrak izan ziren garaile.

Partida guztiak amaituta, hona hemen lehen edizioko sailkapen ofiziala:

SAILKAPENA
1.AVIRON BAYONNAIS
2.BIARRITZ OLYMPIQUE PAYS BASQUE
3.SAINT JEAN DE LUZ OLYMPIQUE
4.US MOUGUERRE
5.HERNATSS
6.SANT CUGAT
7.LES ABELLES
8.XV EL VALLÉS

Asteburuko argazki guztiak:

https://photos.google.com/u/4/share/AF1QipMPVi98o-iVpI96DRmnsgxjVu8nzRDjhJIrqOqLW0DfdzGsn41l-mBq4_W6MCVs0w?key=VEJsZFM2eG0zTUh5YzA2OHc2TXdFa0RxYWkxNGJR

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...