Arizeta eta Arrozpide, Poloniara

2021, Jul 9

Bi hernaniarrak M18ko zazpiko Espainiako Selekzioarekin ariko dira Polonian jokatuko den Europako txapelketan.

Valladoliden M18 Espainiako XV Selekzioarekin egon ondoren, Manex Arizeta eta Ekaitz Arrozpidek uztailaren 9tik 16ra Madrilen egongo dira Europako Errugbi Zazpi txapelketa prestatzeko konzentratuta. Europe Boys U18 7s Championshipa uztailaren 17 eta 18an jokatuko da Gdansken, Polonian eta bertan egoteko hautatuak izan dira bi hernaniarrak. Gainontzeko herrialdeak hauek izango dira: Frantzia, Portugal, Alemania, Errusia, Belgika, Polonia, Errumania, Lituania, Txekiar Errepublika eta Espainia.

Esan bezala, aste hau Madrilen emango dute Gorka Bueno hautatzailearen aginduetara eta txapelketaren bezperan bidaiatuko dute Poloniara. Ia bi urte eman du geldirik 18 urtez azpitko errugbi 7ko selekzioa eta orain itxura ona ematen saiatuko dira Europako txapelketan.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...