Arizeta, Arrozpide eta Olea Espainiako selekzioarekin

2021, Jun 28

Espainiako Selekzioak hiru hernaniarrak deitu ditu datorren uztailaren 1ean eta 3an bi lagunarteko partida jokatzeko Pepe Rojo zelaian.

Hernani Club Rugby Elkarteko M18 taldeak denboraldi handia egin duela nabaria da eta horren islada Espainiako Selekzioak datorren uztailaren 1ean eta 3an jokatuko dituen lagunarteko partidak jokatzeko deialdia da. Zerrendan, hernaniko Manex Ariceta Maestro, Ekaitz Arrozpide Arribas eta Jokin Olea Larraza jokalariak daude.

Konzentrazioa gaur hasi, ekainak 28 eta uztailaren 4ra arte luzatuko da. Erdian, aurrez esandako egunetan Estatu Batuetako konbinatu baten aurka bi lagunarteko partida jokatuko dituzte Valladolideko Pepe Rojo zelaian.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...