Almeriara goaz!

Hernani Club Rugby Elkarteko talde barneratzailea 2021-2022 denboraldiarekin aurrera doa eta abenduko hilabetea zinez beteta izango du txapelketa, topaketa eta bidaiez beteta. Hasteko, trikoloreak Almeriara egingo dute bidaia. Abenduaren 3tik 6ra andaluziako hirian egongo dira igandeko topaketan parte hartzeko.

Bertan, Almeriako URA Clan taldearekin eta URA Ejido Clan taldeekin batera ariko dira Juan Rojas zelaian. Esan bezala, topaketa igandean izango da goizeko 11:00etatik aurrera. Bultza Liga hasi ondoren, aste batzuetako tartea hartu dute talde barneratzaileko jokalariek estatuko zenbait hiritan partidak jokatzeko.

Ondoren, abenduaren hurrengo asteburuetan zehazki, Valladolid eta Madril hiriak ere bisitatuko dituzte. Hurrengo asteetan emango dugu hurrengo topaketen informazio guztia.