2018/11/12 Astelehena
Alcobendas – Hernani, Urumeako Kronikan
Sorpresarik ez, liderraren aurka
Alcobendas liderraren kontra 59(b)-19 galdu zuten hernaniarrek Madrilen. Nahiz eta galdu, jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen du Hernanik.
HERNANI
2018/11/12 00:00 Astelehena
Arerio zaila zuen aurretik Hernanik atzo; Ligako liderrak hartu zuen etxean, Madrilgo Las Terrazas zelaian. Sorpresarik gabe eta asko borrokatuta, galdu egin zuten trikoloreek Alcobendasen kontra 59(b)-19.
Esku hutsik bueltatu dira, beraz, hernaniarrak, baina oraindik, jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen du, denboraldi hasiera onari esker, bereziki.
Entsegu jasa, madrildarrek
Denera bederatzi entsegu egitea lortu zuten madrildarrek; horietatik lau izan ziren aurreneko zatian, eta beste bostak, bigarrengoan.
Hernaniarrek, aldiz, bakarra egin zuten aurreneko zatian, ia erantzun ezinik ibili ziren. Bigarrengoan, aldiz, gehiago borrokatu eta beste bi entsegu eta bi transformazio egitea lortu zuten.
Partidu zaila, beraz, hernaniarrek atzo jokatutakoa. Dena den, bederatzigarren geratzea lortu zuten, jaitsieratik, oraingoz, salbu.
Asteburuko atsedena aprobetxatu beharko dute, beraz, indarrak berreskuratzeko
Estekak:
kronika.eus
marca.com
revista22.es
ferugby.es
mundodeportivo.com/guipuzcoa
as.com/masdeporte/
mundodeportivo.com/rugby/
Alcobendas-Hernani, fotos: Soraya S.M.