kronika.eus/
Merezitakoa lortu gabe, etxera
Ondo borrokatu bazuen ere, 41 eta 12 galdu zuen atzo Alcobendasen kontra, Hernanik. Hurrena etxean ariko da, igandean, Santanderren kontra.
HERNANI
2017/10/30 00:00 Astelehena
Gogor hasi zuen partidua Alcobendasek, Las Terrazas zelaian. Eguerdiko 12:30etan hasi zen partidua, eta ordu laurdenera, hiru entsaio egin zituen.
Kosta egin zitzaion Hernaniri hasieran, erreakzionatzea, baina maila ederra erakutsi zuen partidua bukatzerako. Hala ere, Alcobendasen fisikoak irabazi zuen atzokoan; 41 eta 12.
Bigarren zatian hobeto, baina ez nahikoa
Aurreneko 15 minutuak pasa eta hiru entsaioren kolpea jasota, Hernanik erantzun egin zuen, 32garren minutuan; baita transformatu ere. 15 eta 7koari puntuak gehitu zizkion ordea berriro, Alcobendasek: 33 eta 7.
Bigarren zatian etxekoek egin zuten aurrera berriro bi entsaio eta transformaziorekin: 36 eta 7. Hernanik 57garren minutuan lortu zuen bigarren entsaioa: 36 eta 12. Hala ere, oso ondo jokatu zuen, eta behin baino gehiagotan izan zen hirugarren entsaioa lortzeko puntuan. Alcobendasek ez zuen partidu txukuna jokatu, eta Hernanik gehiago merezi zuen. Baina bi minuturen faltan beste entsaio bat jasanda, esku hutsik bueltatu zen etxera, 41 eta 12 galduta.
>font color=blue>Estekak:
kronika.eus/
alcobendasrugby.com
diariovasco.com/