Kaixo guztioi,
COVID-19 dela eta urte zaila izango da aurtengoa eta horren harira partidak ikusteko izango ditugun aukeren berri eman nahi dizuegu.
Eusko Jaurlaritzatik iritsi zaigun azken protokoloaren arabera zelaiaren aforoa %60an bete daiteke eta gehienez ere 600 ikusle egon daitezke, guztiak eserita. Eta eserita eta COVID-19ak ezartzen dizkigun babes neurri guztiak bete ezkero 200 abonaturentzako lekua egon daitekeela aurreikusten dugu. Hori horrela, ezingo dugu denok sartu Landareko harmailara partiduak ikustera. Ondorioz, instalazioetara sartzeko eskubidea abonatuek soilik izango dute.
Honen aurrean, sistema hau martxan jartzea erabaki dugu:
- Partida bakoitzaren aurreko astean, HCREren webgunean esteka bat jarriko dugu, eta ostegunera arteko epea emango dugu partidura joan nahi duten abonatuek izena eman dezaten.
Aforoa baino eskaera gehiago egon badira, ostiralean eskaera guztien artean zozketa egingo da.
Elbarritasun edo ezintasunen bat daukatenek Kantina aurreko gunea edukiko dute beraientzat gordeta, eta ez dute zozketan sartu beharko Landarera sartzeko. Beste inork ezingo du gune hau erabili, Clubaren baimen zehatzik ez badu.
Hurrengo astean izango da denboraldiko lehen partida Landaren, 2020-11-15ean, 12:00etan, CR FERROLen aurkakoa alegia. Eusko Jaurlaritzak publikatutako azken protokoloaren ara behera partida hau harmailetan ikuslegorik gabe jokatu beharko dugu, baina hala ere gutxienez sistema honekin froga bat egitea gustatuko litzaiguke eta beraz, partida birtual honetarako zozketan izena emateko, hurrengo esteka honetan klikatu beharko duzue: ESTEKA
Lehen partida honetatik ikasi eta, hurrengo jardunaldietarako, sisteman beharrezkoak izango diren aldaketak egingo ditugu, beti ere hobetze aldera.
Era berean jakinarazi nahi dizuegu urte atipiko honetan sponsor eta instituzioetatik etortzen ziren laguntzak zeharo murriztu zaizkigula eta beti bezala gure zaleen babesa beharko dugula, zuen babesa alegia, nahiz eta agian aurten Landarera sartzeko aukera ez dugun izango. Egoera zail hauetan zuen ulermena ezinbestekoa da, beti izan den bezala, gure jokalariei eta Clubari berari babesa emanez eta era berean bultza eginez.
Mila esker guztiok ematen duzuen guztiagatik, bihotz bihotzez.
Hernani beti beti aurrera!!!!
Joxe Kruz Elosegi Estebez
HCREko Lehendakaria